Bi ibilbide aukera Aramaio: herriko bira edo errotara bisita. Autobusa hartuko dute 09:55ean Kontzeziñon.
Helduei zuzendutako irteerak, oinez1:30 iraupena.Izen ematea: Agorrosin, San Joxepe eta www.bergarakirola.eus-en
Bergarako Alaiberri taldeak emanaldia egingo du Elgetako kafe antzokian, 17:30ean. Xalbadorpe erretiratuen elkarteko apirileko ekintzen barruan kokatzen den ekintza da. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? hitzaldia eskainiko die gurasoei Eider Goiburuk (psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua) Foru Aldundiak sustatutako Treba egitasmoaren baitan.
Liburuak egiteko Pop-up tailerra Membrilla elkartearen eskutik. Akordeoi tankerako liburuak egitea da tailer honen helburua. Horretarako mekanismo desberdinak erabiliko dituzte: kirigamia, espiralak, aurpegia eta eszena iruditxo ebakiak... Adina: LH2tik aurrera. Izena emateko: apirilaren 15etik aurrera.
Apirileko ohiko osoko bilkura egingo du gaur Oñatiko udalbatzak.
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren lehenengo saioa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Antton Fernandez Lasa, Peru Aiartza Cajaraville, Libe Goenaga Arrieta, Asier Ibarguren Amondarain, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Joar Garate Rueda, Emaitz Murua Arzalluseta Jon Mata Etxaniz. Gai-jartzailea: Iker Iriarte Iribar Sarrerak, hemen.
'Puan' filma (Argentina, 2023). Zuzendaria: Maria Alche, Benjamin Naishtat. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Rock doinuekin beteko du gaztetxea Frantziako taldeak, Kooltur Ekintzak gonbidatuta.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.