Auzo-konpost gunetan egindako konpostaren banaketa egingo da aurrez izena eman duten erabiltzaileenn artean. Konpost banaketa egingo da. 09:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 18:00etara hilerri atzean egingo da. Norberak eraman beharko du konposta hartzeko poltsa.
Kantu koralaren jatorria eta garapena hitzaldia eskainiko du Marina Lertxundik. Antolatzailea: Goienagusi
Tresnen konponketa, San Joxepe elkarteko bigarren solairuan.
Hauteskunde kanpainaren baitan, Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak liburua aurkeztuko du Jokin Bergara idazleak eguaztenean Elgetako udal osoko bilkuren aretoan. EH Bilduk antolatuta.
Debagoieneko egoera eta aukera energetikoen gaineko informazioa emango da (Tecnaliak Debagoiena 2030 ekimenari egindako txostenetik abiatuta). Aritz Ameztegik eta Aritz Otxandianok emango dituzte azalpenak.
Alokairuen inguruko jardunaldien baitan, Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuan antolatuta.
'Oñati Vizirik' diskoaren testuinguruan antolatutako mahai-ingurua musikari buruzkoa: 'Begirada bat euskal eszenari'. Parte hartuko dute: Amets Aranguren, Lide Hernando eta Jurgi Ekiza. Dinamizatzailea izango da Itziar Ugarte.
Landatxope erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Nagusilan programaren aurkezpena egingo du Unai Perez de San Romanek.
Alvaro Campos ingeniariak eta EHUko irakasleak emango du saioa. Apirilaren 10ean, 19:00etan, Zaldibar antzokian.
Prezioa: 0.00 € Aitor Garitano, tenorra eta Itziar Barredo, pianoa
Liburuaren Nazioarteko Egunaren baitan, irakurraldi musikatua egingo dute Eñaut Elorrietak eta Iñigo Astizek.
Azalpena: Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus Antolatzailea: Jardun euskara elkartea; Goiena Prezioa: 4.00 € Hizkuntza: euskaraz
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.