Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Atzerritartasun legearen gaineko ikastaroa egingo du Caritasek. Bi ordu iraungo du: ordubeteko hitzaldia Caritaseko aholkulari juridikoaren eskutik, eta beste ordubete inguruko egoerak aztertzeko. Antolaketa errazteko aldez aurretik eman behar da izena.
Bidasoako mugaren inguruko dokumentala da Mondragon Unibertsitateko Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero ikasleek egindakoa.
Iñaki Iurrebasoren hitzaldia: 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?'. Oñatiko Korrika Kulturalaren barruan.
Heriotza historiaurrean - Erdi Aroko Araba hitzaldia emango du Erdi Aroko Araba elkarteak, +55 egitasmoaren barruan. Programa horren bitartez, Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako ekintza soziokulturalak antolatzen dira.
Gaurko literatura solasaldia 'La taberna de Silos' –Lorenzo G. Acebedo– liburua landuko dute. Dinamizatzailea: Mónica Leiva.
Solasaldia egongo da gaur EH Bilduko bilgunean Maddalen Iriarte Okiñenarekin, 'Erabaki aldaketa' testuinguruan.
Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro fikziozko filma ikusteko aukera izango da Korrika kulturalaren baitan.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.