Hainbat ekintza izango dira Elgetako Korrika Kulturalaren barruan. 15:00 Korrika Txikia Herri Eskolako kideen eskutik. 16:00 banderola salmenta plazan. 17:30 Ipuinen ordu berezia liburutegian. 18:00 txistor-jana Ozkarbin Xalbadorpe elkarteko kideendako. 18:30 Ipuinen ordu berezia liburutegian. 19:15 Korrikaren aldeko argazkia plazan. 19:15 Ad Libitum txaranga tabernaz taberna. Korrika martxoaren 20an iritsiko da Elgetara. Bergaratik helduko da eta elgetarrek 08:34ean hartuko dute lekukoa Uberan. Aixola aldera egingo du jarraian.
Martxoko odol emate eguna. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak 20. urteurrena ospatuko du. 17:00etan mural margoketa egingo dute eta 21:00etan bertso afaria izango da jangelan. Bertsotan arituko dira Martin Abarrategi, Txaber altube eta Urko Arregi.
Begirada saiakera politikoa aurkeztuko du Pello Otxandianok. Euskal Herriaren "egoerari buruzko azterketa" egin du liburuan.
Leizarra musika eskolako ikasleek osatutako bandak emanaldia eskainiko du.
Korrika Kulturaleko ekintzen barruan Xalbadorpe elkarteak txistorra-jana egingo du bazkideendako. Ozkarbi elkartean izango da, 18:00etan.
Herritar talde batek elkarretaratzea deitu du egubakoitzerako Palestinari elkartasuna adierazteko.
Jon Elortza Areizaga (Tolosa, 1980) artistak Animeta erakusketa irekiko du gaur. Kalean egindako askotariko artelanei ateratako hogei bat argazki eta tamaina handiko hamasei koadro inguru erakutsiko ditu.
Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan, Celine Rainoird (Frantzia) izango da. Hizkuntza: GaztelerazSarrera: doan
Pedro Sologaistoa Laso (1920-2009) Arrasateko argazki- gintzan aitzindarietako bat eta zinemagile amateurra izan zen.1960. eta 1980. hamarkadetan grabatutako hainbat Super 8 bobina zaharberritu eta biziberri bat emateko asmoz, film hau egin du Arrasate Zientzia elkarteak.
Jaiki elkarteak Fraideidei Belarmetan bat-bateko saioa eskainiko du, dendaren hamabosgarren urteurrenaren baitan.
'Priscilla' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Sofia Coppola. Iraupena: 112 mintu. Sarrera da bost euro (Jatorrizko bertsio originalean azpitituluekin). Urrezko Globo Sariak: Emakumezko aktore onenaren izendapena.
Hiru talde elkartuko dira: 112; Dirty Old Gasteiz; eta Berandu Baino Lehen. Sarreren salmentatik jasotako dirua palestinar herriaren alde izango da.
Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren baitan Inguma talde oñatiarrak disko berria aurkeztuko du. Horrekin batera Aho Zakil Konekxion taldeak girotuko dute gaua.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.