10:00etatik 14:00etara HUHEZIko ikasleen jolasak, plazan. 18:00 Kontzertuak plazan
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Datorren ostegunean, 16:00etatik 20:00etara, KZguneko dinamizatzaileak laguntza eskainiko dio hurbiltzen den orori. Teknologia berriekin lotutako edozein zalantza argitzeaz gain, honako zerbitzu hauek eskainiko dira: metaposta, BakQ, aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa. Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da, bi bide hauetako bat erabiliz: Online: kzgunea.eus/cita-previa 945 062 555 (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)
Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean.
Realeko atezain Alex Remirok eta Fútbol Más fundazioak bat egin dute futbolean diharduten haurren eta nerabeen osasun mentala eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala futbolean izenarekin hiru saioko ikastaroa egingo dute gurasoendako. Izena aldez aurretik eman behar da, galdetegi hau beteta.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta, hitzaldia. Gaia: Bizi amaieran hartu beharreko erabakiak. Hizlariak: Jesus Millas medikua eta Felix Garcia erizaina.
Amaidolua elkarteak antolatuta Nola bizi ditugu egin beharreko tramiteak doluan gaudenean hitzaldia egingo da. Aizpea Mujika, dolu eta trauma egoeretan aditua eta Verdini taldeko kidea, izango da hizlaria.
Primi Erostarbe (oñatiarra) eta Maurizia Aldeiturriaga pandero joleak omenduko dituzte. ‘Larru Marruak’ liburua oinarri hartu, eta Ixabel Agirresarobek euren bizitza kontatuko du ipuin kontaketa saio moduan eta Mattin-ek marrazkiak egingo ditu aldi berean. Oñatiko musika eskolako pandero jole neskek omenaldia egingo diete Primi Erostarberi eta emakume ekintzaileen belaunaldi horri guztiari. ‘Emakume sortzaileak’ izeneko hamabostaldiaren barruan.
2024ko Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria emango diote Jose Mari Esparzari, Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak.
Erramu zapatuko bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte Irala kalean. Prezioa: 15 euro. Bakoitzak lau txartel hartu ahal izango ditu gehienez. Aukera beganoa ere egongo da aldez aurretik jakinarazita.
18:30ean Kulturateko Loramendi aretoan, Emakume izoztua liburuaren aurkezpena, Gema Lopez Las Heras itzultzailearekin. AED Elkarteak, Udal Bibliotekak eta Emakume Txokoko Irakurketa Feministen Guneak elkarlanean antolatuta.
Emakumeen arteko topaketa, beste kultura batzuetako emakumeen parte-hartzearekin. Torradak egongo dituzte.
Katixa Agirre idazlearen Berriz zentauro lana izango dute solasaldirako gai, Agirre bertan dela.
Maria Oses arrasatearrak idatzitako eta AEDk ekoiztutako lana da, Iholdi Beristain aktorea izango dela oholtza gainean. Korrika kulturalaren baitan antolatutako ekintza.
Askatasuna eta giza eskubideen aldeko plataformak hitzaldia antolatu du giza eskubideen defentsan.
'Pobres criaturas' filma (Irlanda, 2023). Zuzendaria: Lorgos Lanthimos. Iraupena: 141 minutu. Sarrera da bost euro. Martxoak 8 eguneko egitarauaren barruan.
Bost emakumek osatutako Vulcanizadas talde bizkaitarrak girotuko du gaztetxea Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Eutsi gureari! lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 13ra arte egin daiteke eskaera.
Elgetako liburutegian KZgunearekin elkarlanean antolatuta, bina orduko lau saio izango dira martxoaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Bihar da izena emateko azken eguna.