Zuzenbidean lizentziaduna eta Kriminologiako graduatua den Gomez Colomer valentziarrak adimen artifiziala eta justizia izango ditu hizpide Goienagusik gonbidatuta.
Bapateko bertso musikatuak saioa. Bertsotan: Ane Zuazubizkar, Amaia Iturriotz, Uxue Fernandez eta Oihana Arana. Musikariak: Libe Goenaga eta Aner Peritz. Gai jartzailea: Maider Arregi.
Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta Soilik bai da bai legea: zarata mediatikoak eragindako itzalak argitzen hitzaldia izango da. Sara Arruti jurista eta ikerlari feminista, Maider Galardi kazetari eta ikertzaile feminista elkartuko dira.
Txirritola Euskara Elkarteak batzar orokorra egingo du eta aurrekontua, pasa den urtean egindako nahiz egingo diren ekintzen errepasoa, elkartearen egoera eta hartzea nahi duten norabidea izango dituzte berbagai, besteak beste. Deialdia irekia da.
Euskararen aurkako azken sententzien aurrean, langileen eta herritarren eskubideen alde elkarretaratzea deitu du euskaldunen hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak.
Ixotzen energia komunitateak, D2030 ekimenak eta Elgetako Udalak antolatuta, aurkezpen-ekitaldia. Tecnaliak Debagoieneko egoera energetikoaren diagnostikoa eta ahalmenaren estimazio bat egin du D2030 ekimenareko. Aztertu dute biomasatik eta Debagoieneko teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzetik zein energia eskari hornitzera iritsiko litzatekeen. Emaitzen berri emango dute, tartean Elgetari dagozkionak.
Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta zientzia dibulgatzaileak Primates al este del Edén liburua argitaratu berri du eta hor oinarrituta Evolución del encéfalo humano hitzaldia eskainiko du.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Eutsi gureari! lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 13ra arte egin daiteke eskaera.
Elgetako liburutegian KZgunearekin elkarlanean antolatuta, bina orduko lau saio izango dira martxoaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Bihar da izena emateko azken eguna.