Zergatik sortzen dira lurrikarak eta erupzioak? Aurreikusi daitezke? Gure inguruan horrelakoak gerta daitezke? Galdera horiek eta gehiago erantzungo ditu Arturo Apraiz geologoak Goienagusik antolatuta.
Pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Salvador Calvok zuzendutako Valle de sombras filma (Espainia, 2023, 120 min.) izango dute helduek. Himalaia mendikatera oporretan joandako hainbat lagunen gorabeherak jaso ditu hor. Sarrera: 3 euro.
Otsailaren 19an eta 23an ekintza desberdinak egingo dira Aramaion, Ahoz aho ekimenaren barruan. Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia da eta jatorri desberdinetako narratzaileek publiko ezberdinei zuzendutako istorioak kontatuko dituzte. Otsailaren 19an Birjiñe Albirak hartuko du parte.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Jose Mari Iturralde da irakaslea. Kultura etxeko bilera gelan.
Nestor Arana Eskoriatzako Energia Komunitatea Taldeko kideak eskainiko du saioa. 18:00etan, erabilera anizeko gelan.
Dantzertiren, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako eskolaren, inguruko informazio hitzaldia izango da, irakasleen eskutik.
Arte Dramatiko eta Dantzako ikasketa buruen eskutik.
'La tierra prometida' filma (Danimarka, 2023). Zuzendaria: Nikolaj Arcel. Iraupena: 127 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.