Éduard Louis idazle eta intelektual frantsesaren Para acabar con Eddy Bellegueule eleberria izango dute hizpide, gazteleraz, Monica Leiva kazetariak gidatuta.
Ipuinen Ordua ekimenaren 10. urteurreneko ekitaldien barruan Debako eta Elgetako ipuin kontulari boluntarioen topaketa liburutegian.
Arrasateko zortzi emakumeren testigantzak jasotzen dituen lana aurkeztuko dute Juan Ramon Garaik, Nekane Ayensak eta Iñaki Barrutiak.
Sari banaketa ekitaldia egingo dute.
Arrasateko Jesusi Etxebarria musika irakaslearen ibilbidea jasotzen duen 'Punkaren beste aldea' ikus-entzunezkoa, Perlata musika taldeak egindakoa. Burrunda Faktoriak antolatuta.
Amantalak talde feministak batzarra egingo du kultura etxeko lokalean, 19:00etan. Batzarrak bi astean behin izango dira.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.