Lekaixoka bertso eskolak eta Ixotu euskara taldeak deituta koplak abestera joango dira auzorik auzo. 08:30ean elkartuko dira Aretxabaleta okindegian eta Urkulu aldera abiatu, trikiti eta pandero doinuek lagun eginda. Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera eta baserritar jantzita joateko eskatu diete.
Angiozar bailara zeharkatuko dute.
Maala guraso elkarteak antolatuta Herri Eskolatik irtengo da taldea urteroko Gabon eskea egiteko. Ostean, salda eta txorizo-pintxoak banatuko dituzte plazan.
Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik. Ordutegia: 11:00-14:00.
Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte: 11:20 Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices Plaza, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan. 13:30 Herriko Plazan; eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan.
Gabon kanten kalejira ikastolako musikariekin ikastolarko patiotik hasita eta ondoren, 12:30ean, salda banatuko du plazan Txantxiku Ikastolako guraso kontseiluak. #gabonak2023
Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileak egongo dira umeek gutunak jasotzen. Bitartean, Gabon kantak.
Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo die neska-mutikoei eta horien gutunak jasoko dituzte.
Herriko umeek egingo diete.
Olentzero eta Mari Domingi eguerdian etorriko dira Oñatira. Otadui Zuhaiztitian hasiko dute kalejira, eta plazan bukatuko. Hantxe egongo dira gero umeei harrera egiten. Parte-hartzaileak: Jose de Azpiazu Musika Eskola, Oñati Abesbatza, Aitzondo kuadrilla eta Algaraz Elkartea. #gabonak2023
Olentzerori eta Mari Domingir ongi etorria egingo diete guraso elkarteak antolatuta.
Apotzagatik helduko dira erdigunera. Kalejira egingo dute, Gabon kantak abestuz.
Kalejira egingo du, umeen gozamenerako. 19:00etan agurtuko da, Herriko Plazan.
Olentzerok eta Mari Domingik herria zeharkatuko dute goxokiak bota bitartean; kiroldegitik irtengo dira eta Herriko Plazan bukatuko dute ibilbidea.
Herriko umeekin elkartuko dira.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Anan antzokiko sarreran.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 18:00-20:00.