Musikari eta abeslaria: DANA MOYA (Manzanillo, Kuba, 1971). Pianista eta kantaria. Berak eta bere ahizpa Daniellisek D´Capricho duoa osatzen dute. Kubako musika tradizioa jarraituz, habanera, danzón, bolero, sona, cha-cha-chá, runba, baladak, abestiak, salsa, jazz… edota fusioa erabiltzen dituzte Kubako zein Euskal Herriko poeta esanguratsuen letrak musikatzeko. Errepertorioan, poema musikatuez gain euren kantak ere eskaintzen dituzte. “Son en suspoemas”, “Andrazkubak” eta “Azul” diskoak plazaratu dituzte eta une honetan Arrate Mardaras euskal idazlearen poemekin euren laugarren diskoa ari dira prestatzen. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Ze Esatek! eta Audience taldeekin kolaborazioak egin ditu. Pandemiaren ondoren eta, egoerak hala behartuta, bakarkako bideari ekin dio.
Dana Moya kantari kubatarraren emanaldia Esperientzia Gelaren barruan, Goienagusirekin batera antolatuta.
Herriko neska-mutikoek egindako Gabonetako apaingarriak banatuko dituzte dendaz denda eta tabernaz taberna. Antolatzaileak: Maala Guraso Elkartea eta Herri Eskola.
Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, "bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko" helburuarekin, Hitz egin dezagun gure zaintzaz hitzaldia egingo du Olaia Aranak Kulturateko areto nagusian, 17:30ean hasita.
Leizarra musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute.
Irimoko eolikoen zergatia eta ondorioak. Berdea ala ustela? hitzaldia emango du Josebe Blancok, Antzuolako 8 Miliak taldeak eta Antzuolako gaztetxeak antolatuta.
Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 5 eta 8 urte arteko umeendako saioa eskainiko du. Leku mugatuak dira. Izena aurretik eman behar da liburutegian.
Gabonetako kontzertua egingo dute.
Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta hilaren 18an Migranteen Nazioarteko Eguna. Horien harira ekarri du dokumental hau Hotz Oñati taldeak.
Mila Modu taldeak zuzenean joko du gaur Eltziako Topagunean.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023
Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Anan antzokiko sarreran.
Elgetako liburutegiak eta KZguneak elkarlanean 10 orduko mekanografia ikastaroa antolatu dute Abenduaren 18tik 22ra izango da, 18:00ertatik 20:00etara kultura etxeko KZgunean. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Azken eguna hilaren 14a da. Doan.