2023/12/20 10:00

Dana Moya-ren kantaldia

Dana Moya-ren kantaldia
Santa Ana antzokia, Oñati

Musikari eta abeslariaDANA MOYA (Manzanillo, Kuba, 1971). Pianista eta kantaria.

Berak eta bere ahizpa Daniellisek D´Capricho duoa osatzen dute. Kubako musika tradizioa jarraituz, habanera, danzón, bolero, sona, cha-cha-chá, runba, baladak, abestiak, salsa, jazz… edota fusioa erabiltzen dituzte Kubako zein Euskal Herriko poeta esanguratsuen letrak musikatzeko.

Errepertorioan, poema musikatuez gain euren kantak ere eskaintzen dituzte. “Son en suspoemas”, “Andrazkubak” eta “Azul” diskoak plazaratu dituzte eta une honetan Arrate Mardaras euskal idazlearen poemekin euren laugarren diskoa ari dira prestatzen.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Ze Esatek! eta Audience taldeekin kolaborazioak egin ditu.

Pandemiaren ondoren eta, egoerak hala behartuta, bakarkako bideari ekin dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak