Pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Astelehenean, irailak 25, Elgetan odola emateko aukera izango dute herritarrek. Sendagile eta erizain taldea Espaloia antzokian izango da, 16:30etik 20:10era artean. Aurrez hartu behar da txanda. Astelehen goizean deitzeko eskatu dute: 943 00 78 84.
San Migel jaietara begira jarri eta Beinke-Loramendi dantza entsegua antolatu du Loramendik. Azken bi entseguak derrigorrezkoak izango dira, taldeak osatzeko eta lekua zehazteko.
'Campeonex' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Javier Fesser. Iraupena: 124 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Udal gimnasioan ate irekiak egingo dituzte irailaren 25etik 30era bitartean. 60 urtetik gorakoentzako gimnasia, pilates, hipopresiboak, spinning, body tono eta zumba daude aukeran.