Andramaixetako azken eguna, Kuadrillen Eguna: 11:00 Diana, herriko txistulariekin. Ondoren, sokamuturra, Durana kalean. 12:30 Alarma Morea taldearekin dantzaldia, Mitarte kalean. 14:30 Herri bazkaria, Herriko plazan. 15:30 Egur jolasak, Herriko plazan. Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko plazan. 18:00 Sokamuturra. 18:00 Sokamuturraren alternatiba, txosnagunean: munduko dantzak eta janariak. 19:30 Herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa, Herriko plazan. 19:45 Rockalean taldea, kaleetan zehar. 23:00 Tierra de mis amores mariatxi taldea, Herriko plazan. 23:00 Kontzertuak, txosnagunean: Bixentak, Bizkardunak, Muxutruk erromeria eta Kalimonstruo DJa.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).