Patata Tropikala Antzerki Laborategiak maskarekin eta umorez eta irudimenez jositako abentura dibertigarria eskainiko du 7x7 Kultura Kalean ekimenaren baitan.
Ilatargi elkarteak Elgetako liburutegiarekin elkarlanean antolatutako Astrotopaketak ekimenaren baitan ilargiaren behaketa San Roke osten. 21:30erako egin dute hitzordua. Plana da ogitartekoa afaltzea elkarrekin ilargiaren argitan. Eguraldiaren arabera data aldatu edo bertan behera geratu daiteke. Informazioa kanalean zabalduko dute https://t.me/astrotopaketak
Tourra Oñatitik pasatzen den aitzakiarekin, Txirrindularitzaren inguruko filatelia erakusketa antolatu du Zekak. Ekainaren 26tik uztailaren 2ra, 18:00etatik 2:00etara, kultura etxeko erakusketa gelan.