Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko informazio jardunaldia egingo dute. Nortasun elektronikoa eskuratzeko aukera egongo da. Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da udaletxean.
Jokin Zaitegi itzulpen bekari esker kaleratutako azkeneko liburua aurkeztuko dugu Arrasaten, Abdulrazak Gurnah, 2021eko Literatur Nobel saridunaren Paradisua. Joxemari Berasategi eta Maialen Berasategi aita-alabek ekarri dute euskarara Tanzanian jaiotako idazlearen eleberria eta ekitaldian izango ditugu euren lanaren inguruan hitz egiten. Horrez gainera, eleberriaren pasarte batzuk gozatzeko aukera izango dugu Udal bibliotekako solasaldietako kideek eta AEDko kideek parte hartuko duten irakurraldian. Arrasateko Udalaren eta Laboral kutxaren laguntzarekin Jokin Zaitegi beka antolatzen dugun AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak gonbite berezia egiten dizue XX. mende hasierako Afrikan barrena eramaten gaituen literatura unibertsaleko lan eder hori ezagutzera hurbildu zaitezten. Kulturateko Loramendi gelan izango da, 19:00etan.
lunpetan Argazki Taldeak antolatuta, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa egingo da gaurtik martxoaren 23ra. Martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Hitzez Pitz irakurketa taldea elkartuko da 19.00etan liburutegian. Proposatutako irakurketa Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa. Informazio gehiago eta irakurgaiak liburutegian eskatu.
Gorotzak botatzeak naturan eta gizartean duen eginkizuna ezagutarazi gura dute erakusketa honekin. Baita gorotzek kultura ezberdinetan duten eginkizuna eta komun-ontziaren eta komuneko paperaren bilakaera. Natur Eskolak antolatuta, Ingurumen jardunaldien barruan.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.