Otsaileko odol ateratze eguna. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko; Donostiatik mezua jasotzen dutenek, gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Luzaketa eta erlaxazioaren 'master class' saioa Zubikoan. Aurrez eman behar da izena kiroldegian bertan.
Ortzai konpainia gasteiztarrak La Cenicienta ikuskizuna eramango du Zaraia aretoko taula gainera. Publiko orori egokitutako Disneyren ipuin klasikoaren parodia honen eszenaratzea otsailaren 17an izango da (19:00ean). Sarrera: 5 euro.
'La ballena' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Darren Aronofsky. Iraupena: 117 minutu. Sarrera da bost euro (Urrezko Globoak: gizonezko aktore onenaren sarirako izendatuta // Oscarretarako izendatuta).
Musika bandarekin eta Orkestra sinfonikoarekin.