Pepa Bojo psikologoaren hitzaldia, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: kirola.
Big little lies serieari buruzko saioa.
Liburutegiko Tertulixan euskaraz egitasmoaren barruan, Patrick Radden Keefe idazlearen "No digas nada". Dinamizatzailea: Mónica Leiva
Federatzeko eta elkarteko bazkide egiteko kanpaina martxan du Elgetako Kantsatzeke mendi elkarteak. Hitzordua kultura etxea da, 19:00etatik 20:00etara.
Hitzez Pitz irakurketa taldea elkartuko da 19.00etan liburutegian. Proposatutako irakurketa Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa. Informazio gehiago eta irakurgaiak liburutegian eskatu.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.