Oñati ezagutzen egitasmoaren barruan, gaur Zumeltzegi dorrea ikustera joango dira Pake Lekuko bazkideak. Jerardo Elortzak emango dizkie azalpenak Gebaratarren konderriari buruz. Pake Lekuk antolatutako kultura astearen barruan.
Tartean taldearen 'Alderray' antzezlana. Zuzendaria: Patxo Telleria. Aktoreak: Mikel Martinez eta Sandra Fdez. Agirre. Eguerdian ikasleendako eta iluntzean herritar guztiendako. Euskaraldiaren barruan.
Xalbadorpe elkartetik eskualdeko txapelketarako sailkatze saioan parte hartzera gonbidatu ditu bazkideak. Elgetako kanporaketa Ozkarbi elkartean jokatuko da, abenduaren 1ean, 16:00etan. Beranduenez eguenean bertan eman behar da izena, 15:15ak baino lehen. Joko modalitateak: briska, mus, eta tute. Modalitate bakoitzeko bi bikote beharko dira gutxienez. Izen-ematea doan da eta bazkideendako soilik.
Ekoudalatx mintegiko arduradunek egingo dute, erretiratuen lokalean, 17:30etik 19:30era.
Kurtzebarri eskolako kideek udazkenari agur esango diote jaialdiarekin: Txalapartarien emanaldia. Lekaixo saioa. Bi urtekoei ongi- etorria: Bihotzez ikasi dantza. Udazkena kantari: Denok kantari! 6.mailakoek talo tailerra egingo dute, aiton-amonen laguntzaz. Argazki erraldoia Euskaraldiari bukaera emateko. Ondoren mahai inguruan buzkantzak, gaztainak, sagardoa....
'La consagración de la primavera' filma (Espainia, 2022): Zuzendaria: Fernando Franco. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da bost euro.