Oñatiko Esperientzia Gelak antolatutako hitzaldia Goinagusirekin batera. Gaia: Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia. Hizlaria: Felix Arrieta (EHUko irakaslea).
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Maialen Martinezen eskutik, Arizmendi Ikastolak gonbidatuta. Izenak: 943-77 20 25.
Arizmendiko, Luis Ezeizako eta Kurtzebarriko ordezkariek egingo dute berba, euskaraz.
Ixabel Agirresarobek Udazken zopak ikuskizunaren bueltan ipuinak kontatuko dizkie 5 eta 8 urte arteko umeei. Izena emateko epea zabalik izango da azaroaren 14tik 21ra bitartean –plaza mugatuak–.
Aurretiazko borondateen agiria edo bizi-testamentuari buruzko hitzaldia; pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentuari buruz. Hizlaria izango da: Mercedes Hernaiz notarioa. Pake Lekuk antolatutako kultura astearen barruan.
Choderlos de Laclos idazlearen Las amistades peligrosas liburuaren gaineko saioa.
Elgetan berbetan mintzalagun egitasmoak bultzatuta euskarazko mintzapraktika egin nahi dutenendako bidelagun bat izango da liburutegian, 18:30etik 19:30era, ordubeteko mintzapraktika egiteko gertu. Hilero, azken eguaztenean.
Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, dator gaur Oñatira, bertako EAJk gonbidatuta. Egoitzaren eredu berriaz eta etxez etxeko laguntzaz jardungo du.
Artixak liburua aurkeztuko du: “Oñatiko elizak, komentuak, ermitak eta gurutzeak. Historia labur bat” liburua.
Beñat Egiluzek egingo du berba El papel de Mondragon en el siglo XVII en el suministro para la construcción de naos en la cuenca del Deba gaiari buruz.
Zineklubean eta jatorrizko bertsioan. Sarrerak, hiru euro.