Maite Mutuberria ilustratzaileak gidatuta, 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek, liburu-tailerra izango dute: enkoadernazioa, ilustrazioa eta hitzak. Izena eman behar da aurretik liburutegian bertan.
Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, Alzheimerra eta gizartea hitzaldia egingo du Koldo Aulestia Afagiko presidenteak azaroaren 15ean, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 17:30ean hasita. Irekia da, herritar guztiendako.
Elkar Hezi ikastetxearen eskutik. Izenak emateko: 688 621 195 edo 943-71 82 71.
Elkartegiak +55 ekimenaren barruan pertsona nagusien elikaduraz jardungo dute azaroaren 15ean. Maitane Gonzalez nutrizionistak egingo du hitzaldia.
Eneritz Artetxek eta Iñaki Ziarrustak hitzaldia eskainiko dute: Zergatik antzerki talde bat herrian? hilaren 15ean, Olaranen 18:30ean.
Tertulixan euskaraz. Irakurri eta komentatuko duten liburua: Soniexka (Egilea: Ludmila Ulitskaia).
Landarlan ingurumen elkarteak egindako 'Zure platerean hasten da mundua' izeneko dokumentala eta solasaldia. Elikadura ohiturez, ingurumenaz eta nekazaritzaren etorkizunaz Udalak antolatu dituen jardunaldien barruan.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.