Goienagusiko bazkide eta gonbidatuei ongi etorri; Goienagusi elkartearen hasiera eta oraina; eta, urte hauetan egindako bideari begirada. Elkarteko presidente izan direnak omenduko dituzte.
Itxura beldurgarria duten gailetak egitea izango du helburu tailer honek.Haurrei zuzendutako tailerra da.Zikindu daitekeen arropa ekartzea gomendatzen da. Izen ematea: Tortolis ludotekan – 688 60 13 74Azken eguna: urriak 25
Lehen Hezkuntzako 3., 4., eta 5. mailetako neska-mutikoendako.
Escape room-a izango da udaletxe zaharrean Gaba Baltza girotzeko: 17:15. 9 eta 14 urte bitartekoak. 18:15. 15 urtetik gorakoak. 19:15. 15 urtetik gorakoak.
Amelia Barquinek egingo du berba, Zubi bat euskaratik hitzaldi zikloaren baitan
Agroekologia eta Elikaduraren Inguruko Jardunaldien baitan.
Gaba baltzaren testuinguruan kokatu behar da Ozaitak eskainiko duen hitzaldia.
Euskaraldia batzordeak bilera irekia deitu du. Ozkarbi elkartean izango da eguaztenean, hilak 26, 18:30ean.
LHko 3. mailatik 6. mailara arteko umeendako.
Elgetan berbetan mintzalagun egitasmoak bultzatuta euskarazko mintzapraktika egin nahi dutenendako bidelagun bat izango da liburutegian, 18:30etik 19:30era, ordubeteko mintzapraktika egiteko gertu. Hilero, azken eguaztenean.
Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu ditu Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezkoak.
Goiena Komunikazio Taldearen lana, Deba ibaiaren eta honen adarren gainekoa.
Hitzaldiaren gaia: "Bi milioi urteko eboluzio klimatikoa: iraganari begiratzeak balio dezake etorkizunaz hausnartzeko?". Hizlaria: Maria Jose Iriarte-Chiapuso ikerlari eta EHUko irakaslea. 'Oñatiko unibertsitatea' arkeotopaketen barruan.
Mireia Delgado Exposito durangarra etorriko da Oñatiko udal liburutegira eta ikuspegi feminista duen 'Hariak, jostorratzak eta zauriak' izeneko narrazioa eskainiko du. "Heldu da kontua" Helduentzako Euskarazko Kontalaritza Zirkuitua barruan. Bibliotekaren nazioarteko egunari lotutako ekitaldia.
Zineklubean. Ostean, solasaldia Arantza Santesteban zuzendariarekin. Sarrerak, hiru euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.