08:00: Txosna batzordeak antolatuta, sokasalto gaupaserua. 08:30: Diana Arrasateko gaiteroekin. 09:00: Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan. 11:00: Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira. 12:00: Herriko plazan Eusko Labeleko produktuak dastatzea Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin. 18:30: Errekortadore gaztetxoen txapelketa (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak. 19:00: Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia. 20:00: Kontzertua Herriko plazan: Anari.
San Fermin egun bezperan Gipuzkoako kostaldera egingo dute Xalbadorpe elkarteko erretiratuek. Hondarribia izango dute helmuga eta bertako batzokian egingo dute bazkaria. Aurretik, Guadalupen egingo dute hamarretakoa. Domekan, hilaren 26an, zabalduko dute izena emateko aukera. Ozkarbi elkartean izango dira zuzendaritza batzordeko kideak, 11:00etatik 12:30era, zeregin horretarako. Prezioa 30 euro da. Horrekin batera, urteko kuota ere kobratuko dute. Kuota hori 10 euro da.
Eskainiko diren piezak erraldoien ingurukoak izango dira gehienak. Elgoibarko gaiteroen laguntza izango dute oholtza gainean.
Bergarako Orfeoiak eta Ezoziko Ama Abesbatzak emanaldia eskainiko dute Bergarako San Pedro parrokian. Sarrerak 10 euroan salduko dira Mujika sastrerian eta Lonbide zapata dendan.