10:00etan, kanpai errepika eta etxafuegoak. 10:15ean, haurrendako kirol-jokoak auzoko eskoletan. 11:30ean, umeen danborrada. 17:00etan, areto bizikleta saioa. 17:00etatik aurrera, jolasak eta tailerrak, gazte txokoan. 19:00etan, ikurrinaren igoera, eta buruhandiak gaitariekin. 19:30ean, auzoko erretiratuendako afaria. 22:00etatik 01:30era, Kaixo taldearen erromeria. 22:30ean, bolo txapelketa.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Funtzionamendu eta protokolo berriarekin. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako umeendako, Aidau haurren zerbitzuaren eskutik.
'Laino artean' delako saioa, 4 urtetik gorakoendako, Vanessa Gonzalezek eskutik.
Oskar Estanga DJak gidatuta Ecstatic dantza libre saioa egingo dute kiroldegian, Jaiki elkarteak antolatuta. Interesdunek 688 81 96 65 telefono zenbakira deitu edo idatzi dezakete, eta hamabost euro ordaindu beharko dituzte langileak badira; eta hamabi euro, berriz, langabezian dauden pertsonek
Lodifobiari buzuko hitzaldia egingo du Mijo Lizarzaburuk, Jabetze Eskolak antolatuta: 'Lodifobiaren ikuspegi politikoa feminismo intersekzionaletik'
Gaur, bigarren saioa, Peru Magdalenarekin eta Saroa Bikandirekin.
Oñatin sortutako taldearen lehen kontzertua, lehen diskoa aurkezteko. Sarrerak, hiru euro.
XVIII. Musikaldiaren baitan.
Hiru talde gaurko kontzertua: Des-kontrol (Arrasate), Lehen lerroa (Oñati) ea Knockout (Madril). Ikatz tabernak antolatutakoa da, tabernan antolatu duen kontzertu zikloari amaiera emateko. Sarrerak Ikatz tabernan daude salgai 12 eurotan
'El hombre del norte' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Robert Eggers. Iraupena: 136 minutu. Gaur jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da bost euro.
'Maiatza feminista'-ren baitan, Bergarako Sortuk gonbidatuta.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbati batu dituzte Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak, eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak. Ikusgai, maiatzaren 13ra arte.