Sarrerak, bost euro. Batutako dirua Fundame elkartearendako izango da. 10:30: Bergara-Reala 11:30: Alaves-Bergara 12:30: Reala-Alaves 13:30: sari banaketa
Sarrerak, bost euro. Batutako dirua Fundame elkartearendako izango da. 10:30: Elorrio-Bergara 11:30: Bergara-Reala 12:30: Reala-Elorrioa 13:30: sari banaketa
Gabonetako jolas parkea, 6 urtetik beherakoentzat gomendatua. Egun erdiko sarrerak salduko dituzte 2 eurotan, lekua bete arte (edukiera %60ra jaitsita). Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar ekialdeko errege magoei egingo zaie harrera San Migel parrokian, Oñatiko parrokiak antolatuta.
Ekialdeko Magoen bisita antzeztua egin beharrean, Belengo estalpe biziduna ikusteko aukera egongo da.
Errege Magoen desfilea izango da kalerik kale, Ibarra kiroldegitik abiatuta. Ez dute geldialdirik egingo umeen gutunak jasotzeko.
Errege Magoek ez dute desfilerik egingo aurten baina Herriko Plazan izango dira umeen gutunak jasotzen eta goxokiak banatzen, 19:00etatik 20:00etara.
Errege Magoek Udal biltegitik abiatuko dute desfilea eta kalerik kale joango dira, ohi baino ibilbide luzeagoa eginez. Goxokirik ez dute botako eta plazan ez dute geldialdirik egingo, osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak betetze aldera.
Errege bezperako bertso saioa. Txinparta bertso eskolak jarriko ditu gaiak. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Urko Arregi, Alaia Martin eta Andoni Egaña. Gabonetako egitarauaren barruan.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Alebin eta infantil mailako tenis txapelketa. Urtarrilaren 3tik 8ra. Gabonetako egitarauaren barruan.