Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Irekia.
Olentzero eta Mari Domingi Elgetan izango dira aurten ere. 18:30ean elkartuko dira herriko neska-mutikoekin Salbadorren. Gero, plazara jaitsiko dira kalejiran eta bertan jasoko dituzte umeen gutunak.
Ane Zuazubiskar –Ane Labakaren ordez–, Maialen Akizu, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze –Unai Iturriagaren ordez– bertsotan, Ane Ezenarrok emandako gaiei erantzunez. Sarrerak, lau euro.
Maialen Lujanbio, Paula Amilburu, Jone Uria eta Julio Soto bertsolariak igoko dira kultura etxeko taula gainera.
Amour eta tourjours diskoa aurkeztuko du, Mugalaris bandarekin. Sarrerak, hamar euro.
'El poder del perro' filma (Australia, 2021). Zuzendaria: Jane Campion. Iraupena: 128 minutu. Sarrera da bost euro.
Gabon egunen bueltan, Antzuolako Sarek eta ‘Ez dut moztuko bizarra’ taldeak hainbat ekintzak antolatu dituzte. Abenduaren 24an, egubakoitza, Zurrategin, 12:30ean salda eta txorizoa banatuko dute, eta 19:00etan kontzentrazioa.
Kubari buruzko informazioa, zortzi paneletan jasota. Ikusgai, hilaren 31ra arte. Ordutegia: 17:00-20:00.
Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Ana antzokiko sarreran. Abenduaren 18tik 24ra.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).