Asier Bastarrikaren eskutik. Izena emateko: 688 92 00 86.
Oñatiko artisauen azokan merkatu plazan, artisauek eurek antolatuta. Gabonetako egitarauaren barruan.
Aurrez eman behar da izena: 943-79 64 63. Prezioa da 20 euro.
Puzgarri erako txirrista, puzgarri-saltarina, Jumping-a, Bizkortu eta salto egin atrakzioa... Ordutegia: 11:30-14:00 eta 17:30-20:00.
Abenduaren 18 eta 19ko asteburuan Ibarraundi museoan 0 kilometroko artisautza azoka egongo da, hau da Eskoriatzako artisauek egindako produktu bereziak, diseinuzkoak, hurbilekoak eta bakarrak.
Don Inorrez taldea zuzenean entzuteko aukera gaur, gaztetxeko 'matinee' saioan. Imanol Ubedak (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans+) gidatzen duen proiektua da Don Inorrez, eta "Esku Hutsik" deituriko beraien bigarren lana aurkeztera etorriko dira oraingoan. Belarriak goxatzeko melodiaz beterik dauden pop-rock abestien bueltan mugitzen da taldea eta taldearen soinua aberasten duten beste ezaugarri batzuk ere erabiltzen dituzten arren, melodiak eta melodiak dira taldearen ikur. Bigarrenez izango dugu beraien zuzenekoaz gozatzeko aukera Antixenan. Sarrera da: soldatadunak bost euro, soldata gabeak hiru.
Mari Domingi eta Txoropito laguntzailea gau eta egun ari dira opari-fabrikan, haurren eta ez hain txikien nahiak garaiz betetzeko. Olentzero, ordea, ez dago sasoirik onenean… Antzezleak: Olatz Pagaday eta Jon ZubiagaTaldea: Deabru BeltzakSarrera: 3€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
'Clifford el gran perro rojo' filma. Zuzendaria: Walter Becker. Iraupena: 97 minutu. Sarrera da lau euro.
Miru sorginaren emanaldia, Torresoroan. Liburutegian eman behar da aurrez izena. Azken eguna, hilak 17, egubakoitza.
Gabonetako kontzertu berezia herriko Kultur taldeen eskutik, San Migel Parrokian. Partaideak: Musika Banda, Ganbara Abesbatza, Hots Abesbatza, Oñati Abesbatza (Miren Gurutze Plazaola), Oñatiko parrokiako abesbatza (Inaxio Ibarrondo). Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte.
Belen Nevadoren eskutik.
'Pan de limón con semillas de amapola' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Benito Zambrano. Iraupena: 121 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza bertsotan, AEDk gonbidatuta.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Ana antzokiko sarreran. Abenduaren 18tik 24ra.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita