Gaur da abenduko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
17:00etatik 18:30era jasoko dituzte.
2020ko argazkiak eskainiko ditu Alex Mendikutek.
Testigantzetan oinarritzen da Mendian hil hirian hil dokumentala. Debagoieneko Ospitaleko zainketa aringarrietako medikua den Iñaki Peñak idatzi eta zuzendu du Artemanekin elkarlanean. Doan da baina gonbidapena aurrez hartu behar da ohiko tokietan: udal webgunean, Txokolateixan eta plazako leihatila digitalean.
Josu Chuecak gidatuko du
Lehen lerroa eta Sustrai berriak taldeen kontzertua. Sarrera da bost euro.
'El espía inglés' filma (EB, 2020). Zuzendaria: Dominic Cooke. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da bost euro.
Briska eta mus txapelketa egingo dute erretiratuen elkartean. Elkartean bertan eman beharko da izena, eta parte-hartzea doan izango da. Mus txapelketa abenduaren 10ean 17:00etan izango da; eta, briska txapelketa abenduaren 9an 17:00etan.