Bakardadean edo isolatze prozesuan bizi diren pertsonak identifikatu eta harreman-sare berri bat sortzen laguntzeko egitasmoa jarri nahi dute Bergaran ere; Begirada Adia. Adineko pertsonak elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko kafe hitzordu bat antolatu dute gaurko San Joxepe elkartean.
"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko" izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dute. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dituzte, eta, ondoren, iradokitzen dituzten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko dituzte. Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 10 euro. Irakaslea: Luciana Alfaro. Jabetze Eskolaren barruan.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.