Ramon Zallok egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
3-4 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena.
Antzuolako Errukizko Amaren parrokiak antolatuta, bizi-testamentuaren gaineko hitzaldia egingo du datorren astean Laura Gabirondo medikuak. Urriaren 13an, eguaztena, izango da hitzaldia, 18:00etatik 19:00etra. Herritar ororendako solasaldia da.
Oñatiko EH Bilduk antolatutako solasaldia Hamar Gai - Hamaika Berba zikloaren barruan. Hizlariak izango dira: Urko Apaolaza historialaria eta Argiako kazetaria, eta Adrian Zelaia EKAI Taldeko kidea eta EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea. Moderatzaile lanak egingo ditu Mikel Aramendi analista politikoak. Sarrerak aurretiaz hartzea gomendatzen da.
Ostean, solasaldia.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.