Basotxo erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du. Hona hemen gai-zerrenda: 1. 2019ko akta irakurtzea eta onartzea.2. 2019ko eta 2020ko ekitaldietako memoriak irakurtzea eta onartzea.3. 2021erako aurreikusitako jarduerak.4. Zuzendaritza batzordea berritzea.5. Galderak eta eskaerak.
Bakardadean edo isolatze prozesuan bizi diren pertsonak identifikatu eta harreman-sare berri bat sortzen laguntzeko egitasmoa da Begirada Adia eta adineko pertsonak elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko kafe hitzordu bat antolatu dute gaurko Pake Lekuko tabernan: Nagusi kafegune.
'Bizitzak erdigunean: Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista bat 1950-2020' liburua Selma Huxley bekarekin egindako ikerketa lana da eta horren barruan, lan saioa edo tailerra egingo dute gaur. Gaia da: 'Zaharrak berri: Oñatiko etxeko langileen auzia' (gaztelaniaz). Kultura etxeko erakusketa gelan izango da. Izena hemen eman behar da.
Elkar Hezin, aurten Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1-2 mailetan matematika lantzeko programa berria jarri dute martxan eta horri buruzko hitzaldia egongo da gaur. Hizlariak izango dira: Jordi Faro eta HH eta LHko irakasleak (gazteleraz eta euskaraz). Izena emateko: 943 71 82 72 edo idakaritza@elkarhezi.eus. Hitzaldia HH/LH eraikineko aretoan izango da baina online jarraitzeko aukera ere egongo da.
Bergarako Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Beheko errota musika eskolako ikasleek eskainitako dantza saioa. Edukiera mugatua denez, gonbidapenak eskatu beharko dira: Musika eskolan, 943 71 49 95 telefono zenbakira deituta, edo musikesko@hotmail.com helbidera idatzita.
Mariaren Lagundiaren elizan egingo du Bergarako Musika Eskolak 2020-2021 ikasturteko diplomen kontzertu ekitaldia, martitzenean, 19:00etan.
2-12 urte artekoendako, Patata Tropikala taldearen eskutik.
Emakume sortzaileen lanen bilduma, hilaren 22ra arte.
Yaakar elkarte aretxabaletarrak Senegalgo Mbam eskualdean garatzen diharduen proiektuaren berri emango du panelen bidez.
Iñaki Bruñaren argazkiak ikusgai.
Bihar lehena eta hurrengo zapatuan azken ekintza izango dira San Juan auzoan.
Urteko errenta 18.000 euro baino gutxiago duten pentsiodunek egin dezakete botikak ordaintzeko dirulaguntza eskaera. Ekainaren 22an eta 23an Landatxopeko bulegoetara jo dezakete interesa dutenek.