Informazio puntua eta haurrendako eta gaztetxoendako ekintza, Debagoieneko Mankomuniatearen eskutik. Ordutegia: 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena, hemen.
Torturaren Egunaren harira.
Herriko pentsiodunek deituta, manifestazioa egingo dute kaleetan zehar 'Toledoko itunari murrizketarik ez' lelopean.
Antzuolako pentsionistek elkarretaratzea deitu dute zapatuan, eguerdiko hamabietan Herriko Plazan. Toledoko itunaren murrizketei ez! lelopean batuko dira.
Toledoko itunaren murrizketei ez! leloarekin manifestazioa egingo dute pentsiodunek eta erretiratuek, Herriko Plazatik abiatuta.
'Mina y el mundo de los sueños' filma (Danimarka, 2020). Zuzendariak: Kim Hagen Jensen eta Tonni Zinck. Iraupena: 81 minutu.
Potx eta Lotx pailazo oñatiarren ikuskizuna. Otsailaren 13an izango da, pilotalekuan, 17:00etan. Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira, liburutegian.
Amaren intxaurrak ikuskizuna egingo dute. Sarrerak, sei euro.
Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Gidoia eta zuzendaria: Iñaki PeñaMusika: Eñaut ZubizarretaIraupena: 58 minutuSarrera: 3€ (aldez aurretik kiroldegian) [Agortuta!]
'The father' filma (Erresuma Batua, 2020). Zuzendaria: Florian Zeller. Iraupena: 97 minutu.
Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek, Ttak taldeak, Jaikik eta Arrasateko gaztetxeak egin dute deialdia eta Herriko Plazan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.