Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea. Olakua auzoan gaur, urmaelaren ondoan
Ipuinak HH3 eta HH4 geletako neska-mutikoendako. Udal liburutegiak antolatuta eta kontalari boluntario taldearen eskutik.
Xentimorik Gabe taldearen lana. Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorriti oholtzan. Sarrerak, zortzi euro.
Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala proiektatuko da hilaren 29an, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Intsumisuoari buruzko dokumentala Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte. Zuzendaria: Lander GarroIraupena: 90 min.Prezioa: Doan Edukieta mugatua denez, gonbidapenak eskatu behar dira. 943 71 46 88 // 650 49 51 66 (whatsapp-a)