Potx Magoaren emanaldia egingo da Santa Marina plazan; hasiera batean, uztailaren 10ean egitekoa zen, baina euri-iragarpenagatik atzeratu egin zen.
Dama Beltzak Estitxu Pinatxoren eta Mikel Santxezen proiektu berria da. Musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei errekonozimendua egitea dute helburu: Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Ahazturan gera ez daitezen bost emakume hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte.
Jaiki taldeak eta Joe Piemanek 1'5 ikuskizuna eskainiko dute Mitarte plazan. Aforoa mugatua izango da.
Nhil taldeak kontzertua eskainiko du parkean, uztailaren 24an.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.
Gazteak Gaztetxetik emanaldia: Haritz Olaeta, Ane Irazabal eta autoreerotua.
Udako kultura eskaintzaren barruan eta Berumuga ekimenaren baitan, uztailaren 24ean, Mice-k kontzertua eskainiko du Espoloian, 22:00etan.
22:00etan, Santa Marina plazan musika emanaldia egongo da Blues Morning Singers taldeak eskainita. Bluesari eskainitako formazioa da, bere aldaera eta forma guztietan, errepertorio ezagunenetatik ihesi, musika afro-amerikarraren sustrairik sakonenak gurtzen dituena. Emanaldi zaindua eskaintzen dute, gai propioak zein Blues musikari handien bertsioak tartekatuz. Entzuleak Deltako bluesaren soinu hezera eta 50eko hamarkadako Chicagoko blues elektriko zorrotzenera bidaiatzeko aukera izango du.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.