Potx Magoaren magia ikuskizun komikoa. Ikuskizun parte-hartzailea izango da. Haurrentzat zein helduentzat. Magia zuria ikusi ahal izango da bat-batekotasunari garrantzia emanez.
Urteko batzar orokorra egingo du UDAk. Hona hemen gai-zerrenda: 1. Aurreko batzarreko aktaren onarpena. 2. 2019-20 denboraldiaren berri ematea. 3. 2019-20 diru kontuen berri ematea. 4. 2020-21 denboraldiaren aurkezpena. 5. 2020-21 diru kontuen onarpena. 6. Proposamenak, eskaerak eta galderak.
Haatik dantza konpainiaren eskutik dantza eta bertsoa elkartzen dituen ikuskizuna da. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldia. "Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea". Udalak antolatua.
San Kristobal jaiak ospatuko dituzte Larrino auzoan. Meza izango da 19:00etan, eta ondoren, loreekin dotoreen apaindu duen automobilaren jabeari saria emango diote.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.
Entzute handia duen Tio Teronen Semeak taldeak, dantzak umorea eta doinu ezagunak bateratuko ditu Herriko Plazan egingo duen Festimentua ikuskizunean.
Udako kultura eskaintzaren barruan eta Berumuga ekimenaren baitan, uztailaren 10ean, The Bo Derek´s taldeak kontzertua eskainiko du Espoloian, 22:00etan.
Film laburrez gozatzeko aukera egongo da kanpoko frontoian.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.