Sophia Morales Lopez argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: "Erakusketa honetan , nire ibilbide fotografikoko azken etapan sortu ditudan zenbait argazki aurkituko ditu ikusleak. Erretratuak eskaintzen dizkidan tresnez baliatuz aurrez aipatutako kontzeptuak landu nahi izan ditut". Gaur inauguratuko dute erakusketa eta zabalik egongo da martxoaren 22ra arte
40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!