Arabako odol bankuko kideak izango dira odola jasotzen; autobusa egongo da Mondragon Unibertsateak duen fakultate inguruan (Otalora, 31).
Goienagusi eta UNED-Bergarak elkarlanean antolatutako hitzaldia Iñaki Esparzak emango du, 10:00etan, Seminarixoan.
San Migel jaien barruan Euskal Jaiaren antzezpena egin gura du Udalak, eta horretarako, herritarren parte-hartzea eskatu du. Hori gertatzen hasteko lehen bilera egingo dute Arkupen.
Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa eskainiko du Santa Marinako auzo bibliotekan, 4 urtetik gorakoentzat. Saioa 18:00etan hasiko da.
Kontsumoaren eta indarkeria matxistaren arteko harremana aztertzen duen dokumentala da. Proiekzioaren ostean, SETEM Hego Haizea GKEko kide batek eskainiko du solasaldia. Hizkuntza: Gazteleraz.
Eskoriatza Lagunkoia taldeak antolatutako hitzaldia. Hizlaria: Ramon Etxezarreta (medikua) Hizkuntza: Gaztelera
Batzar irekia udaletxean,18:30ean.
Ainhoa Intxaurrandiaren eskutik hitzaldia, 19:00etan, udaletxean. Izenburua: Zer ari da gertatzen Zaldibarren?
Debagoiena zero zabor taldeak 2012an eginiko dokumentala da. Trapu Zikinak Astintzen taldeak eta Ernaik antolatuta
Zinhegoak laburmetraiak. Gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdia. M8-ko egitarauaren barruan
Asteazkenean, martxoaren 11n, Zinegoak film laburren emanaldia egingo da Seminarixoan, 20:00etan. Ikusgai egongo diren filmen zerrenda: Mi pequeño gran Samurai, Krokodiloa, AD Lib, Jess, Rani, XY eta La Mariachi.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Ordutegia: Hilak 10 eta 11: 10:30-12:00 Hilak 12 eta 13: 18:00-20:00 Hilak 14 eta 15: 12:00-14:00 Hilaren 15ean, bisita gidatua, 12:00etan, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailearekin.