Asteartea, otsailak 18

IKT. GURASOENTZAT 4. HITZALDIA: "Bloggerrak eta influencerrak: zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten?"

Mariaren Lagundia Ikastetxea, Bergara

seme-alabak Interneten zerk erakartzen dituen , haien erreferentziak zein diren eta ama edo aita gisa nola jarraitu aztertuko dugu, haiek zertan inspiratzen diren jakiteko. Otsailaren 18an ,18:00 - 20:00Izen ematea otsailaren 17a arte.Animatu zaitezte!

IKT. GURASOENTZAT 4. HITZALDIA: "Bloggerrak eta influencerrak: zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten?" Mariaren Lagundia Ikastetxea

seme-alabak Interneten zerk erakartzen dituen , haien erreferentziak zein diren eta ama edo aita gisa nola jarraitu aztertuko dugu, haiek zertan inspiratzen diren jakiteko.

Otsailaren 18an ,18:00 - 20:00
Izen ematea otsailaren 17a arte.
Animatu zaitezte!

XI.SORALUCE 4TERDI TXAPELKETAKO 3.JARDUNALDIA

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara

Otsailak 18 asteartean, Bergarako udal pilotalekuan, XI Soraluce 4 terdiko txapelketaren barruan, 3.jardunaldia jokatuko da.

XI.SORALUCE 4TERDI TXAPELKETAKO 3.JARDUNALDIA Bergarako Udal Pilotalekua Otsailak 18 asteartean, Bergarako udal pilotalekuan, XI Soraluce 4 terdiko txapelketaren barruan, 3.jardunaldia jokatuko da.

09:00

Ikastaroa Kzgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Mugikorrerako lokalizazio, entretenimendu eta osasun aplikazioak ezagutzeko eta oinarrizko gauzak erabiltzen ikasteko saioa. Izen-ematea udaletxean, doan.

Ikastaroa Kzgunean Elgetako KZgunea

Mugikorrerako lokalizazio, entretenimendu eta osasun aplikazioak ezagutzeko eta oinarrizko gauzak erabiltzen ikasteko saioa. Izen-ematea udaletxean, doan.

17:30

Autofikzio feministaren tailerra

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 18an hasiko da. Guztira 12 saio izango ditu ikastaroak, asteartetan izango direnak, 17:30etik 20:00etara bitartean. Begirada more batetik, edozein emakumeren historia da orain une honetan mugimendufeministak bizi duen isla argia, eta gure testigantzak ibilbide horren zati bat dira. Tailerrak oinarrizko idazketa baliabide batzuk eskaintzenditu, eta antzerki tresna batzuk ere bai, monologo bat egiteko era kolektiboan, bakoitzaren historiaren berarenetik abiatuta, izan benetakoa edo ez izan. Benetan axola duena da abian jartzea memoriaren artisau mekanismo hori eta espazio horretan jardutea benetakoaren eta fikzioaren artean, eta ematea esanahi bat gure begiradari.

Autofikzio feministaren tailerra Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 18an hasiko da. Guztira 12 saio izango ditu ikastaroak, asteartetan izango direnak, 17:30etik 20:00etara bitartean. Begirada more batetik, edozein emakumeren historia da orain une honetan mugimendu
feministak bizi duen isla argia, eta gure testigantzak ibilbide horren zati bat dira. Tailerrak oinarrizko idazketa baliabide batzuk eskaintzen
ditu, eta antzerki tresna batzuk ere bai, monologo bat egiteko era kolektiboan, bakoitzaren historiaren berarenetik abiatuta, izan benetakoa edo ez izan. Benetan axola duena da abian jartzea memoriaren artisau mekanismo hori eta espazio horretan jardutea benetakoaren eta fikzioaren artean, eta ematea esanahi bat gure begiradari.

18:00

'Bloggerrak eta influencerrak: Zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten?' hitzaldia

Mariaren Lagundia Ikastetxea, Bergara | Hitzaldiak

Bloggerrak eta influencerrak: Zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten? izango da hizpide Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolak antolatutako hitzaldian. Solasaldia gazteleraz izango da eta Mertxe Gordillok gidatuko du. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara bitartean.

'Bloggerrak eta influencerrak: Zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten?' hitzaldia Mariaren Lagundia Ikastetxea

Bloggerrak eta influencerrak: Zeintzuk dira zure seme-alaben ereduak interneten? izango da hizpide Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolak antolatutako hitzaldian. Solasaldia gazteleraz izango da eta Mertxe Gordillok gidatuko du. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara bitartean.

18:30

Ekologistak Martxan: "Kontsumo greba feministarantz martxoan eta beti"

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Hitzaldiak

Berdintasunaren eta jasangarritasunaren kultura berri bat eraikitzearen gainean jardungo dute Ekologistak Martxan taldeko kideek, politika garatzaileen aurrean alternatiba justu eta defendagarria eskainiko duena. Ildo horretatik, Martxoaren 8a aukera ona dela kontsumitzaile feminista gisa ahalduntzeko eta kontsumo-erabakien bidez egiten den indar horretaz jabetzeko adieraziko dute.

Ekologistak Martxan: "Kontsumo greba feministarantz martxoan eta beti" Arkupe kultura etxea

Berdintasunaren eta jasangarritasunaren kultura berri bat eraikitzearen gainean jardungo dute Ekologistak Martxan taldeko kideek, politika garatzaileen aurrean alternatiba justu eta defendagarria eskainiko duena. Ildo horretatik, Martxoaren 8a aukera ona dela kontsumitzaile feminista gisa ahalduntzeko eta kontsumo-erabakien bidez egiten den indar horretaz jabetzeko adieraziko dute.

19:00

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala

Zinema aretoa, Oñati | Ikus-entzunezkoak

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.   Oñatiko Natur Astearen barruan.

'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentala Zinema aretoa
80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.
 
Oñatiko Natur Astearen barruan.

19:00

Zientzia zikloa: 'Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori?'

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Hitzaldiak

Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen denhorretan. Bittor Rodriiguez nutrizionista da, eta nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldi hori euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da eskatzen duenarentzat. Eguna: otsailak 18, martitzena. Ordua: 19:00 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: euskara, interpretaritza sistemarekin. Sarrera doan, aforoa bete arte.

Zientzia zikloa: 'Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori?' Zaldibar antzokian

Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen den
horretan. Bittor Rodriiguez nutrizionista da, eta nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldi hori euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da eskatzen duenarentzat.

  • Eguna: otsailak 18, martitzena.
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia.
  • Hizkuntza: euskara, interpretaritza sistemarekin.
  • Sarrera doan, aforoa bete arte.

20:00

Aratusteetako entseguna

Eltzia, Oñati | Dantza

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

Aratusteetako entseguna Eltzia

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

20:30

'El hoyo' filma

Amaia Antzokia, Arrasate | Zinema

Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrak zuzendutako eta Goya Sari bat jaso duen El hoyo filma izango da gaur Amaia Antzokian.

'El hoyo' filma Amaia Antzokia

Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrak zuzendutako eta Goya Sari bat jaso duen El hoyo filma izango da gaur Amaia Antzokian.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

17:30
20:30

Ikusmen murriztua esperimentatu

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Ikusmen murriztua esperimentatzeko erakusketa egongo da ikusgai Kulturateko klaustroan otsailaren 17tik 21era bitartean. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

Ikusmen murriztua esperimentatu Kulturate

Ikusmen murriztua esperimentatzeko erakusketa egongo da ikusgai Kulturateko klaustroan otsailaren 17tik 21era bitartean. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

18:00
20:00

Ingurumen jardunaldietako erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

Ingurumen jardunaldietako erakusketa Oñatiko kultura etxea

'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.

Herriak

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  
Martxoa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»