Debagoieneko Enplegu Azokaren bueltan enpresendako ikastaroa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak. Aurkezpenak modu egokian garatu ahal izateko argibideak emango dizkiete enpresei eta erakargarritasuna landuko dute. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz(Zuriñe, Naiara, Olaia).
Ikastetxeko eguneroko martxa bertatik bertara ikusi ahal izateko ate irekiak urtarrilaren 27tik 30era (Arantzazu Ama kaleko eraikinean)
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Dios mio, ¿pero que te hemos hecho... ahora? komedia (Frantzia, 2018, 99 min.). Sarrera: 2 euro.
U30 Oñatiko greba batzordeak antolatuta, pentsioei buruzko solasaldia Ainhoa Etxaide-rekin eta Joseba Villarreal-ekin
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra dela eta bilera irekia egingo da Olaranen, 18:00etan.
Jose de Azpiazu Musika Eskolak antolatuta, Eskoriatza, Aretxabaleta, Bergara, Elgeta, Soraluze, Legazpi eta Oñatiko musika eskoletako piano ikasleen piano jaialdia egingo da gaur Santa Anan.
Greba orokorraren gaineko solasaldia antolatu dute eta hizlarien artean izango dira sindikatutako ordezkariak, pentsiodunak eta mugimendu feministako kideak.
'Richard Jewell' filma (AEB, 2019). Zuzendaria da: Clint Eastwood. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro
Drama filma, Bill Condonek zuzendutakoa. (Iraupena: 109 minutu).
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.