Otsailaren 7tik aurrera zinemetan izango den Lur eta Amets filmeko kideek ikuskizun biraren geldialdia egingo dute Arrasaten. Kulturaten elkartuko dira neska-mutikoekin.
Portaloi Elkarteak antolatuta Kantujira egingo dute urtarrilaren 10ean. Kantuzale guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera: "Zahar eta gazte, gonbidatuta zaudete Arrasateko kaleetan zehar elkarrekin betiko euskal kantak abestera. Musikariak ere ongietorriak izango dira". 19:00etan elkartuko dira Arrasateko Portaloian.
Aurtengo Txapel Txin Egunari eta Aratusteei beste buelta bat eman gura diete eta horiek gertatzeko bilera irekia deitu dute. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
Musikaz gozatzeko aukera egongo da Ikatz tabernan egubakoitzean. Goi&Bego eta Txakurrak taldeek emanaldia eskainiko dute.
Dolores Redondoren eleberrian oinarritutako Legado en los huesos filma (Espainia, 2019, 119, min.) eskainiko dute. Sarrera: 4 euro.
Gailur taberna, urtarrilak 10, 22:30ean.
Urtarrilaren 3tik 12ra. Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00
Pedro Luis Ormazabal margolarien erakusketa dago zabalik kultura etxean. Urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai: Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:00; zapatuetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00; domeketan: 12:00-14:00. Erakusketa itxita egongo da egun hauetan: abenduak 6, 24, 25, 31 /urtarrilak 1 eta 6.
Udazkena Euskal Herrian Artgazkik antolatutako V. argazki lehiaketa eta erakusketa da. Kulturaten egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 24ra bitartean.