Eskolako Santo Tomas feria, patioan. 16:00etatik aurrera txokolatea eta txistorra.
Oñatiko Gestio Heziketako ikasleek antolatutako ekitaldia. Batzen den dirua Hotz Oñatirendako izango da.
Elkartasun postua jarriko dute bihar, eguena, arratsaldean plazan. Pintxoak, krepeak, edariak, kamisetak eta telazko poltsak salduko dituzte, besteak beste, eta batutako dirua Hotz Oñati elkartearendako izango da. Mondragon Unibertsitateko Gestio Heziketako ikasle talde batek jarriko du postua.
Arabako basogintza elkartearen eskutik.
Gabonetako tailerra ludotekan. Irekia 2-6 urte bitarteko neska-mutikoendako 17:00etatik aurrera.
Kurtzebarri eskolako ikasleek antzezlana eskainiko diete herritarrei: Zaletasuna, neurtu beharreko sentimendua.
Lur bustian idatziak erakusketa. Iñaki Jauregialzo Beitiaren eskutik, Kultur Etxekoerakusketa-aretoan. Buztinez landutako hainbat pertsonaren bilduma. Etxetik abiatuz eta mundu zabalera hedatuz izena eta izana duten pertsona esanguratsuak ikusgai egongo dira; buztinean idatziak zein arbelezko euskarrian itsatsiak. Urtarrilak 11ra arte egongo da zabalik. Erakusketa itxita egongo da: abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.
Pol-Polek antolatuta eta azaroan, Diego Dulanton perretxikuen solasaldiari jarraipena emateko, etzi, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, San Pedro, 10 kalean. Solasaldi honetan Josemari Larrañaga izango da hizlaria.
Isaias Carrascori egindako aitortzaren ostean, urratsak ematen jarraitzen du Memoria eta Bizikidetza Mahaiak. Hala, bihar, dispertsioari buruzko ekitaldia egingo dute –18:30ean, Udaletxeko osoko bilkura gelan–, eta eguenean, aldiz, 1956tik gaur egunera arte Arrasaten izandako giza eskubideen urraketak batzen dituen txostenaren aurkezpena egingo dute –19:00etan, Kulturaten–.
Cold war filma, zineklubean. Zuzendaria: Pawel Pawlikowski (2018) Sarrera: bost euro
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.