Ziorlak irabazi du aurtengoa, iazko txapeldun Txalapartari gailenduta

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

13 elkarte gastronomikok hartu dute parte aurten SUDC elkarteak antolatutako doke txapelketan, eta Ziorlarentzat izan da txapela, iazko irabazlearen –Txalaparta– aurkako final lehiatua irabazi ostean –52-38–. Hirugarren Karkabal sailkatu da eta laugarren, berriz, Santa Marina.

Gurutz Bidea, argazkitan

  Gizartea  Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Gurutzearen atzetik joan dira zenbait kristau, Portaloitik Santa Barbararaino

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Gaur, egubakoitza, ohiturari jarraituz, Gurutz Bidea egin dute Arrasateko zenbait kristauk, Portaloitik Santa Barbara parkera. "14 egonaldiak eginez, gogoratzen dira ebanjelio pasartetan Jesusen nekaldiaren momentuak eta momentu bakoitzari gogoeta bat dagokio", azaldu du Horazio Argaratek, Arrasateko parrokoak.

Gizonezko bat tirokatu dute San Andresen

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko San Andres auzoko Bañez Doktorea kalean izan da tiroketa, 13:20an. Lekukoek bi tiro hots entzun ostean ohartarazi dute Ertzaintza. Tiroketa gertatu eta berehala auto bat ikusi dute ihesean lekukoek. Beste lekuko batzuen arabera ihes egin duen auto horretatik bertatik jaitsi eta tiro egin dute, bi umerekin parke baten zegoen pakistandar jatorriko gizonezko baten aurka. Ertzaintzak konfirmatu duenez, gizonezko horrek sorbaldan jaso du tiro bat. Zauri larriak ez dituen arren, Donostiako Ospitalera eroan dute ebakuntza egiteko.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 12ko Hemen Debagoiena.

Arantzazuko aterpetxea inauguratu dute eta erabilgarri dago

  Gizartea  Oñati

Ekitaldian parte hartu dute diputatu nagusi Markel Olanok, Oñatiko alkate Mikel Biainek eta Arantzazuko frantziskotar Joxe Mari Arregik. Eurekin batera egon dira proiektua landu duten lagunak eta Arantzazuko bizilagunak. Eskertza hitzen ostean, bisita gidatua egin dute 56 lagunendako tokia duen aterpetxean.

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar

  Gizartea  Aramaio

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar

Ibarrako saihesbide gainean zegoen iturria desagertu egin da. Oso preziatua zen eta horregatik auzolanean ahalegin berezia egin da berriz ere antzematea egiteko eta iturria behar den bezala egokitzeko. Antzematea egina dago eta horregatik orain iturria muntatzea izango da egin beharreko lana.

Doke txapelketaren 37. edizioa ate joka

  Gizartea  Arrasate

Doke txapelketaren 37. edizioa ate joka

Nork ordainduko ditu sardinak aurtengoan? Egubakoitzean jokatuko da aurtengo doke txapelketa, eta bertan erabakiko Udaleko edo SUDCeko kideen poltsikotik aterako diren jana eta edana. Lehia sanoa eta giro atsegina ziurtatuta izango dira, Kondekuako belartzan 10:00etan hasiko den hitzorduan.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 11ko Hemen Debagoiena.

Juanito Arzamendi izango da Aprendizen eraikinaren izen berria

  Gizartea  Arrasate

1.166 boto zenbatu ditu Arrasateko Udalak eta aipatutako proposamenak horietatik 730en babesa jaso du. Udalak eskerrak eman dizkie haien proposamen zein bozkekin eraikinaren izen aldaketan parte hartu duten herritarrei. Juan Arzamendi Enparantza (Arrasate, 1927), musikaria, besteak beste, Arrasateko Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen.

Intxortako erresistentziaren 80. urteurrena omentzeko ekitaldi ugari

  Gizartea  Elgeta

Intxortako erresistentziaren 80. urteurrena omentzeko ekitaldi ugari

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Intxortako erresistentziaren 80. urteurrenean, apirilaren 20a eta 23a bitartean, Elgetan. Besteak beste, hitzaldiak, dokumentalak, antzerkia eta bazkari herrikoia izango dira bertan.

Herriko jaiak ilustratzeko kartel bila

  Gizartea  Arrasate

Herriko jaiak ilustratzeko kartel bila

Abian da berriz San Juan jaietarako kartel lehiaketa. Maiatzaren 12a arte izango da lanak aurkezteko epea, eta diseinu irabazlearentzat 750 euroko diru saria izango da. Debagoienan eta Aramaion erroldatutako edonork har dezake parte, eta posible izan daiteke parte hartzaile guztien lanekin erakusketa bat egitea.

Bi bisita gidatu Aramaion, Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik

  Gizartea  Aramaio

Bi bisita gidatu Aramaion, Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik

Gorbeialdeko Kuadrillatik bisita gidatu desberdinak antolatu dituzte Aste Santurako, eta hurrengo egunotan bi izango dira Aramaion. Apirilaren 13an, eguena, Oletako Atxeta gaztandegia ezagutzeko aukera izango da eta apirilaren 16an, berriz, erlezain baten lana gertutik ezagutu ahal izango da, Uribarri auzoan.

Skate parkea egokitzea eta tirolina jartzea, Ibarra hirigunerako hurrengo egitasmoak

  Gizartea  Oñati

Skate parkea egokitzea eta tirolina jartzea, Ibarra hirigunerako hurrengo egitasmoak

Ibarra hiriguneak aisialdirako eskaintzen duen espazioa osatu guran, skate parkea egokitzea eta tirolina jartzea onartu du Oñatiko Udalak. Aurreikuspenen arabera, obrak udako oporretarako leudeke amaituta.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Apirilak 10eko Hemen Debagoiena.