Logoa

GALDEGAZTE

'Galdegazte': Lorea Iribarri elkarrizketa

  Hezkuntza  Debagoiena GALDEGAZTE

ETBko Go!azen telesaileko eta Gu ta Gutarrak saioko Lorea Iribar aktorearekin jardun dute kontu kontari Galdegazte saioan Arizmendi ikastolako Gaztelupe ikastetxeko ikasleek: Haizea Apellaniz, Lorea Ibarra eta Elaia Lasaga.

'Galdegazte': Hodei Beitiari elkarrizketa

 Arrasate  Debagoiena  Oñati GALDEGAZTE

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko Julen Fernandez, Ainhoa Urzelai eta Haritz Olaeta ikasleek Hodei Beitia musikari arrasatearra, Arkada Social taldeko kidea, elkarrizketatu dute. Erreferente da Beitia Oñatiko gaztetxoendako eta gertutik ezagutu gura izan dute.

'Galdegazte': Markel Uriarteri elkarrizketa

 Debagoiena GALDEGAZTE

Bergarako Ipintza institutuko Maialen Alkorta, Lide Burunza eta Garazi Kortabarria ikasleek Markel Uriarte ziklista aretxabaletarra elkarrizketatu dute Jokin Bereziartua kazetariaren alboan Galdegazte saioan. Bizikleta gainean saio harrigarriak egiten dituen txirrindularia gertutik ezagutu gura izan dute.

'Galdegazte': Miren Amurizari elkarrizketa

 Debagoiena GALDEGAZTE

Arizmendi Ikastolako Almen guneko Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Ane Gayk egin zituzten kazetari lanak atzoko 'Galdegazte' saioan Jokin Bereziartuaren alboan. Bertsozaleak dira hirurak, eta Miren Amuriza aukeratu zuten kazetari lanetan trebatzen hasteko.

'Galdegazte': Aitziber Garmendiari elkarrizketa

 Bergara  Debagoiena GALDEGAZTE

Galdegazte elkarrizketa saioaren hirugarren denboraldiko bigarren gonbidatua Aitziber Garmendia telebistako aurkezlea eta antzezlea izan da. Jokin Bereziartuaren alboan elkarrizketatzaile lanetan Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleak aritu dira: Unai Ibarra, Christian Castelo eta Oier Elortza.

'Galdegazte': Txerra Bolinagari elkarrizketa

 Arrasate  Debagoiena GALDEGAZTE

Galdegazte elkarrizketa saioaren hirugarren edizioa abian da, eta lehenengo gonbidatua Txerra Bolinaga musikari arrasatearra izan dute. Rip taldeko bateria-jolea elkarrizketatu dute Arrasateko institutuko ikasleek: Ane Guridi, Kimi Lopez de Aretxaga eta Maria Oses.

Askoa Etxebarrieta: "Flamenkoa ez da urtebetean edo bi urtetan ikasten, nik asko daukat ikasteko oraindik"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Ez dira asko izango flamenkotik bizi diren euskaldunak. La Pulga da salbuespenetako bat: "Batzuk uste dute flamenkoa urtebetean edo bi urtetan ikasten dela. Ez da horrela. 15 urte pasatu dira flamenkoari serio eutsi nionetik eta oraindik asko daukat ikasteko". Saioaren amaieran erakustaldi txiki bat ere egin du Etxebarrietak, platoan bertan. Aranzadiko ikasleek, hainbat galdera egiteaz gain, Kilometroetako Demasa zapia oparitu diote.

Maria Cruischank: "Amatasuna ondo bateratzen dut nire ogibidearekin"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Maria Cruischank aktoresa ezagunak gustu handiz erantzun zituen Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko ikasleen galderak. Ama izateak bizitza aldatu diola dio, "onera". Agenda oso betea eta eguneroko mugitua izan arren, alabarekin egoteko denbora ateratzen du beti: "Lehentasunen artean dugu hirurok batera egotea".

Pello Armendariz (Skakeitan): "Familia bat gara, eta ikasi dugu elkarbizitzen"

 Debagoiena GALDEGAZTE

2015a urte oso mugitua izan ostean, Skakeitan taldearendako hanka azeleragailutik altxatzeko urtea izango da 2016a. Hori adierazi zuen Skakeitan taldeko abeslari Pello Armendarizek Galdegazte saioan. Bergarako Mariaren Lagundiako ikasleak arduratu dira abeslari ezaguna elkarrizketatzeaz.

Amaia Puertas: "Norbera hobeto ezagutzeko aukera ematen dute 'reality'-ek"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Telebistako reality saioetan ezaguna egin den hernaniarrak gustu handiz jaso zuen Arizmendi Ikastolako Almen guneko ikasleen gonbidapena. Hamar urte pasatu dira honezkero telebistako munduan sartu zenetik eta orain bertan Gu ta gutarrak saioan dabil "buru-belarri".

Eli Pinedo: "Nire garaian Conchita Martinez eta Arantxa Sanchez Vicario ziren telebistan agertzen ziren emakume kirolari bakarrak"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Emakumezkoen eskubaloian erreferente ukaezina den Eli Pinedok Galdegazte saioan gogora ekarri duenez,  eskubaloian jokatzen hasi zenean ez zuen erreferenterik izan. Oñatiko Txantxiku Ikastolako Uxue Zubiagirre, June Goenaga eta Nerea Diaz izan dira Pinedo elkarrizketatzeko aukera izan duten ikasleak.

Ines Osinaga: "Irakaskuntza da nire bigarren pasioa"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Hamar urtez trenari egurra "bota eta bota" aritu ostean 2015eko urrian geldialdia egitea erabaki zuen Gosek, baina orain bueltan datoz. Martxoan hiru kontzertu eskainiko dituzte: lehena gaur, hilak 18, Anoetako gaztetxean. Hilaren 25ean Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako egitarauaren barruan joko dute, Maria Cristina zubian. Eta hilaren 27an Gazte Danbadan egongo dira, Laudion.

Peio Artabe (Eskean Kristo): "Euskara izan daiteke gure bereizgarri, baina rockaren barruan ia dena dago asmatuta"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Eskean Kristo taldea estudiora sartzear dagoela pasatu da Pello Artabe abeslaria Goiena Telebistaren Galdegazte saiotik: "Disko berria grabatzen hasiko gara, topera gabiltza". Arrasate Institutuko Maialen Ballina, Mikel Ullibarriarana eta Unai Etxenausia aramaioarrak izan dira elkarrizketatzaileak. 

Fran Urias (Hesian): "Sukaldeko lanean ari gara 10. urteurrenari begira"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Hegalak astinduz bira amaitu eta gutxira etorri da Hesian taldeko abeslari Fran Urias Galdegazte saiora. Aurten hamar urte bete ditu Hesianek, eta, Uriasen arabera, "zerbait berezia" egingo dute, baina oraindik ez dute ezer erabaki.

Malen Ruiz de Azua: "Arrasaten atleta gutxi gaude, baina maila oso altua dago"

 Debagoiena GALDEGAZTE

Malen Ruiz de Azua Arrasateko atleta ezaguna pertikarekin hegan egiten erosoago sentitzen da telebista platoetan baino. Baina, urduritasunak urduritasun, gustura egon da Galdegazte saioan, gaztetxoen galderei erantzuten. Arizmendiko Gaztelupe guneko Leire Perez, Ainhoa Uribarren eta Helene Barnecilla izan dira elkarrizketatzaileak.