Arrasateko organo-joleak

1953koa da Josemari Velez de Mendizabalek gaur aukeratu duen argazkia. "Dionisio Isasmendi apaizaren agur-ekintzari dagokio. Herriko plazan dago Isasmendi abeslariekin inguratuta. Parrokiako organoarekin aritu izan diren lagun batzuen izenak etorri zaizkit gogora eta horiei eskaini diet gaurko saioa. Ez dira denak izango noski; izan ere, historia luzea da eta ez dago organo-jole guztiak aipatzerik, baina denek markatu zuten aro bat Arrasateko musikaren historian", azaldu du Hala dio argazkiak podcast-eko gidariak.