Vilafranca del Penedes herriko castellers-ek erakustaldi ederra eskaini dute Aretxabaletan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 23a, 14:21

Aretxabaletako plaza jendez bete zen joan den egubakoitzean, Kataluniako Vilafranca del Penedes herritik etorritako taldeak egindako giza gaztelu edo Castellersak ikusteko. Lauzpabost gaztelu egin zituzten, denak ezberdinak, eta bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten. 

"Eurak jarri dira gurekin harremanetan, eta ez dugu birritan pentsatu, segituan esan diegu baietz, Aretxabaletara etortzeko", zioen ekitaldia hasi aurretik kultura zinegotzi Ibai Zangituk. Hala, Aretxabaletako plaza bete egin zen 75 urte bete berri dituen Vilafrancakoen Castellers taldea ikusteko. Zera nabarmendu zion taldeko presidente Ernest Gallartek GOIENAri: "Halako irteerak denboraldi hasieran egiten ditugu, taldea egitea izaten da helburu nagusia, gure artean batzea. Motorrak berotzen joatea da kontua, guretako urteko sasoi garrantzitsuena abuztua izaten delako. Eta bada, baita ere, izaera soziala duen ekimen bat, gure kultura barruan horren garrantzitsuak diren Castellersak jendeari erakustea atsegin dugulako. Eta bereziki hemen, Euskal Herrian, jendeak esku zabalik hartzen gaituelako eta ikusten dugulako bertakoek zelan gozatzen duten halakoak ikusten".

Castellersa zuzentzeaz arduratzen den Angel Grau da Vilafranca taldeko cap de colla edo talde-burua. "Casteller on baten atzean ez dago aparteko sekreturik, talde lana dago atzean, ondoko lagunari laguntzea moduko balioak, adin guztietako jendea dugu taldean, arraza ezberdinetakoak, joera politiko ezberdinetakoak, eta denok dugu helburu berbera, giza gaztelu bat egitea. Eta horretarako elkarrekin egon behar dugu denok".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak