Telebista

ELIKATU

 

Errezeta osasungarriak, bertako produktuak eta garaikoak.

Eguna: Egubakoitza

Ordua: 21:00

Elikadura kontsultorea:Naiara Uriarte

Aurkezlea: Goiatz Arana

Egilea: Goiena
Entretenimendua
18 atal ikusteko
'Elikatu' 12. saioa: hutsean ontziratutako janaria eta arroz sushia
2018/06/18

Denboraldiko azken atalean, oporretara begira ipini da Elikatu saioa: kanpoan gabiltzan egunetako otorduetarako proposamenak batu ditu, kasu horretan ere modu egoki eta errazean jatea posible dela erakutsiz. Elikatu enpresaren eskutik, hutsean ontziratutako janari prestatuak, beti-betikoak, aurkeztu ditu, batetik; eta Naiara Uriartek prestatutako arroz sushia, bestetik.

'Elikatu' 11. saioa: moxal haragia eta azenario bizkotxoa
2018/06/12

Ezezaguna bezain osasungarria den elikagai bati buruzko erreportajea jaso du Elikatu saioaren 11. atalak: moxal haragia. Moxalak gizentzen dituen Koldo Iñurrategirekin, bere haragia saltzen duen Jesus Odriozola harakinarekin eta dituen onurak ezagutzen dituen Amaia Diaz de Monasterioguren dietista-nutrizionistarekin izan da saioko lantaldea, Oñatin. Errezetaren tartean, bestalde, azenario bizkotxoa egiteko jarraibideak erakutsi ditu Naiara Uriarte elikadura-kontsultoreak.

'Elikatu' 10. saioa: Ereindajan Bergaran eta batata eta brokoli krema
2018/06/05

Duela hilabete eskas ateak zabaldu dituen Bergarako Ereindajan denda-topagunean izan da oraingo astean Elikatu saioko lantaldea. Proiektuaren ezaugarri nagusiak eta Joan XXIII plazan kokatuta dagoen lokalean batutako eskaintza ezagutu ditu, Aitziber Plazaola eta Iraitz Salegiren eskutik. Eta errezetaren tartean, batata eta brokoli krema prestatu du Naiara Uriartek.

'Elikatu' 9. saioa: soltean edo pisura erosten eta garagarra guakamole saltsarekin
2018/05/28

Soltean edo pisura. Modu horretan, garai batean bezala, egin ditu erosketak oraingo astean Elikatu saioko lantaldeak, Aretxabaletako Kiloka dendan: infusioak, zerealak, lekaleak, espezieak, produktu deshidratatuak... eta horietako hainbaten ezaugarriak eta eskaintzen dituzten aukerak ezagutu ditu. Errezetaren tartean, Naiara Uriartek garagarra guakamole saltsarekin prestatu du.

'Elikatu' 8. saioa: elikagaien etiketak II eta arroz esne krema
2018/05/21

Elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko Mireia Alberdi dietistarekin egindako saioak jarraipena izan du oraingo astean, arreta berezia ipiniz kontuz, zero eta halako mezuak nabarmentzen dituzten produktuetan. Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak, berriz, arroz esne krema prestatu du, errezetaren tartean. (Elikagaien etiketen gaineko lehen saioa berriz ikusteko, egin klik hemen).

'Elikatu' 7. saioa: Aretxabaletako Tomatea eta zereal hanburgesa garaiko entsaladarekin
2018/05/14

Aretxabaletako Tomatearen gaineko liburu aurkezpenarekin bat eginez, produktu hori ekarri du erreportajera zazpigarren saioak, duela 40 urte pasa Larriño auzora bidean aurkitu zuen Koldo Zubizarretaren eskutik. Errezetari dagokionean, zereal hanburgesak garaiko entsaladarekin egiteko jarraibideak azaldu ditu Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak. Eta Baobeer garagardo sorta Ekaitz Goienetxearentzat izan da. Zorionak!

'Elikatu' 6. saioa: garagardoa egiteko prozesua eta garagar, baba zuri eta barazki erregosiaren errezeta
2018/05/07

Mikel Irazabal garagardogile elgetarra edari horren gainean ariko da oraingo saioan. Garagardoaren ekoizpen prozesua eta etxean egiteko jarraibideak azalduko ditu eta baita beste hainbat kontu ere: garagardo mota bakoitza zein jakiri laguntzeko den aproposa, adibidez. Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak garagar, baba zuri eta barazki erregosia nola egin erakutsiko du.

'Elikatu' 5. saioa: elikagaien etiketak irakurtzen ikasten eta sagar almendra konpotaren errezeta
2018/04/30

Mireia Alberdi dietistak ikus-entzuleak gidatuko ditu Bergarako Eroski Center supermerkatuan barrena, elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko azalpen interesgarri eta pista batzuk emanez. Errezetaren tartean, sagar almendra konpota soja jogurtarekin egiten erakutsiko du Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak.

'Elikatu' 4. saioa: ortua balkoian eta tofu entsalada intxaur saltsarekin
2018/04/24

Arrasateko Ekoudalatx hazitegiko Nerea Altuna eta Idurre Arangurenek landare eta landare-hazien gainekoak azalduko dituzte, eta balkoi eta terrazetan ortua ipintzeko hainbat aholku eman. Errezetaren tartean, tofu entsalada intxaur saltsarekin egiteko jarraibideak erakutsiko ditu Naiara Uriartek.

'Elikatu' errezeta: piper hummusa
2018/04/18

Hummusa edo, beste modu batera esanda, garbantzu purea prestatu du oraingoan Naiara Uriartek. Eta piper apur bat nahastu dio, ukitu ezberdin bat emate aldera.

'Elikatu' erreportajea: edari begetalak
2018/04/18

Itziar Bartolomek edari begetalak etxean bertan nola egin erakusten du erreportaje honetan. Trebea da halakoak egiten; eta Antton Monforterekin batera, Xumafix etxetresna iraultzailearen asmatzailea eta gaiarekin lotutako liburu baten egilea ere bada.

'Elikatu' 3. saioa: edari begetalen gaineko erreportajea eta piper hummusaren errezeta
2018/04/16

Batetik, Itziar Bartolomek edari begetalak etxean bertan eta modu errazean nola egin erakutsiko du; horretan aditua da bera. Eta bestetik, Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak piper hummusa egiteko jarraibideak azalduko ditu.

'Elikatu' erreportajea: Jakion
2018/03/27

Kontserbak egiten ditu Jakion enpresak, bertako eta garaiko lehengaiekin. Leintz Gatzagan bota zituen sustraiak 1997an eta proiektua handituz doa, urtetik urtera. Bere ibilbidea eta produktuak ezagutu ditugu, eta kiwi marmelada egiteko prozesua ikusi.

'Elikatu' errezeta: arroz risotoa seitana eta perretxikoekin
2018/03/27

Garitik datorren proteina begetala da seitana, okelaren antz handia duena. Horrekin eta perretxikoekin, arroz risotoa prestatu du, oraingoan, Naiara Uriartek.

'Elikatu' 2. saioa: Jakion enpresari buruzko erreportajea eta arroz risotoa seitanarekin errezeta
2018/03/26

Bigarren saio honetan Debagoieneko baserrietako lehengaiak erabiliz kontserbak egiten dituen Jakion enpresa ezagutuko dugu. Bestalde, errezeta tartean, Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak arroz risotoa seitanarekin eta perretxikoekin egiten erakutsiko digu.

'Elikatu' errezeta: miso zopa
2018/03/20

Miso zopa. Horixe izan da Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak Elikatu saio berrirako aukeratu duen lehen platera. Zopa hori nola egiten den erakutsi du eta bere elaboraziorako erabili dituen osagaien gaineko azalpenak eman.

'Elikatu' erreportajea: ogia
2018/03/20

Ogiari buruzko erreportajearekin estreinatu da Elikatu saioa. Mireia Alberdi dietistak ogi mota ezberdinak, ogia egiteko erabiltzen diren lehengaiak, onurak edota arriskuak izan ditu hizpide; eta Bolintxoko Mari Karmen Gantxegik bere lantegiko ateak ireki ditu.

'Elikatu' 1. saioa: ogiari buruzko erreportajea eta miso zoparen errezeta
2018/03/19

Jan-edanak izango dira 'Elikatu' saioaren ardatz. Lehenengo saio honetan Mireia Alberdi dietistarengana joko dugu gure eguneko dietan asko erabiltzen den jaki bat hobeto ezagutzeko: ogia. Bestalde, Naiara Uriarte elikadura kontsultoreak plater osasungarriak prestatzen erakutsiko digu errezeten tartean; gaurkoan Miso zopa egingo du. 

0 atal ikusteko