350 korrikalari inguruk parte hartu zuten domekan Aloñako igoeran. Goiz eguzkitsua izan bazen ere, hotz asko egin zuen lasterketan zehar, Arantzazun zero azpitik markatzen zuen termometroak. Oñatiarrentzako aurpegi ezagunak izan ziren lehenak helmugaratzen; lasterketa bosgarren aldiz irabazten zuen Walter Becerra sestaoarrak gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, iaz bezala, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen helmugaratzen lehena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.