Aloñako igoerarekin lotura estua izan zuelako omendu dute gaur Iñigo Guridi 'Kalibre'. Igoerako antolatzaileen eta Gurutze Gorriko kideek egindako omenaldia izan da, urte askotan hartu baitzuen parte Guridik Aloñako igoeran Gurutze Gorriko boluntario moduan. Bere izena jarri diote 1 zenbakidun dortsalari. 'Kalibre' sari berezia ere egon da lasterketa amaieran. Etxekoek "bihotzez" eskertu dute omenaldi hau.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.