Ez zen sail handia izan azkenean atzo Oñatiko Urrexola auzoan erretakoa

Julen Iriondo 2015eko abuztuaren 29a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren basoko suhiltzaile zerbitzukoek lekuan jarraitzen dute, badaezpada, sua berpiztu ez dadin, nahiz eta atzodanik itzalita egon –haizeak ez dezan berriro sua eragin–; bertan eman dute gau osoa ere. Suhiltzaileek –ohikoek–, atzo arratsaldeko 18:00etan egin zuten alde.

Zubillagako, Legazpiko eta Azpeitiko parkeetakoek hartu zuten parte sua itzaltzeko lanetan. Ez batzuek ez besteek ez diote Goienari zehaztu zenbateko saila den erretakoa, nahiz eta txikia izan dela baieztatu. Pinua eta sastraka da erretakoa.

!2:00ak aldera eman zuten suaren abisua Urrexolako pinudi hartan lanean ari zirenek. Motozerrak sua hartu eta hark eragin zuen sua basora zabaltzea. Erretako sailaz gain, ez da bestelako kalterik izan.

Erlazionatuak

Sutea Urrexola auzoan

Leire Kortabarria 2015 abu 28 Oñati

Kontrolatuta dago Oñatiko sutea

Oihana Elorza Gorostiza 2015 abu 28 Oñati