Kontrolatuta dago Oñatiko sutea

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko abuztuaren 28a

Suhiltzaileak Urrexolan.

Oñatiko Urrexola auzoko baso batean piztu da sua. Eguerdian jakin du horren berri Ertzaintzak. 14:00ak aldera kontrolatutzat jo dute suhiltzaileek, Herrizaingo Sailak esan duenez, nahiz eta oraindik (16:30) lanean diharduten; haizeak jotzen duenean, suak berriz indarra hartzen baitu.

Herrizaingo Sailak esan duenez, Urrexolako pinudi baten piztu da sutea. Dirudienez, langile batzuk sastrakak kentzen zebiltzala hasi da sua; motozerra batek eragin du, ustekabean. Bi ur-zisterna eta Foru Aldundiko hiru erreten mobilizatu dituzte itzaltze lanetarako. Sutea sarbide zaileko gune baten izan da.

Erlazionatuak

Sutea Urrexola auzoan

Leire Kortabarria 2015 abu 28 Oñati