Futbola: Aloñak nahi eta ezin, 2-3 bukatu zuten partidua

Jabi Agirre 2014ko ira. 14a, 20:36

lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean. Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa izan da eta 2-3ko emaitzarekin bukatu da Aloña eta Martuteneren aurkako partidua.

Partiduaren hasieran 70eko hamarkadan Aloña Mendi Kirol Elkarteko futbol taldeko jokalari izan zen Luis Oñateren izenean minutu bateko isilunea gorde da.

Gol festa, bigarrenean

Partiduari berari dagokionez, lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean.

Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa izan da. Bigarren zatiko 3. minutuan Zalduak 25-30 metrotik jaurtiketa bikaina egin du, eta baloiak Aloñakoen atea zulatu du.  Gol horrek erabat baldintzatu du jokoa. Izan ere, Aloñakoak berdinketaren golaren bila irten dira, eta kontraerasotan, donostiarrak aukera gehiago sortzen hasi dira. 65. minutuan Aguilerak, areaz kanpo egindako beste jaurtiketa zehatz batekin 0 eta 2koa jarri du markagailuan. Oñatiarrak, nahi eta ezin ari ziren. Partiduaren amaiera aldera Rodriguezek falta jaurtiketa bikaina egin du, eta 0-3koa eskuratu du du. Une horretan  Zigor handiegia Aloñakoentzat.

Bukaeran susperraldia

Azken minutuetan Asier Ugarte oñatiarrak 2 gol sartu ditu, bigarrena penaltiz, eta emozioa jarri du Azkoagain futbol zelaian. Hala ere, ez da astirik izan berdinketaren gola lortzeko.

Martutene, hobeto

Laburtuz esan, Martutenekoak hobeto kokatu direla zelaian, eta hiru gol bikainei esker, lehen garaipena lortu dutela. Oñatiarrak azken hamar minutuetan eman dute maila, baina ez da nahikoa izan berdinketa lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak